Asmakilo Lankidetza proiektu telematikoa LH 1. zikloko ikasgelei zuzenduta dago.
2009-2010 ikasturtean indarberrituta dator, besteak beste lagun ugari izango direlako Araba-Bizkaia zein Gipuzkoatik, eta aukera polita eskeiniko die ikasleei elkarrekintzak eta ekarpen testuak sortzeko.
Beraz, zure ikasleek partehartzeko izena ematera animatzen zaitugu. Gogoan izan IKT programaren laguntza eta Berritzegunetako Aholkulariak beti izango dituzula ondoan.